Ordiziatik Valentziara material gehiago
Astean zehar material bilketa egin ondoren, zortzi pale material bidali dituzte Valentziara.
“Elkartasuna guztiaren gainetik”. Ondorio horixe atera dute Ordizian, Valentziara bidaltzeko material bilketa egin ondoren. “Herri batek besteari laguntzen dio. Kasu honetan, Ordiziak DANAk kaltetutako Valentzia”.
Komunikabideetako irudiak ikusi ondoren herritar talde bat elkartu zen Ordizian, eta “garbiketa lanetara bertara joatea ezinekoa” zela ikusita, “gure esku” zegoen zerbait egitea erabaki zuten: hainbat produktu biltzea. “Hondar ale bat besterik ez da, baina askok mendia osatzen dute”, diote.
Kanpainan parte hartu duten herritarrek eskertu nahi dituzte: “Hemen ez dago siglarik, ez eta alderdi politikorik ere, herria bakarrik. Beste behin ere, herritarrek beraien elkartasuna adierazi dute hainbeste zoritxarraren aurrean”.