Goierriko Talde Internazionalista hiru hitzaldirekin dator
Ordizian izango da lehenengoa ostiralean. 'Palestinatik ekialde hurbilera puzzle baten argazkia' hitzaldia egingo du Txente Rekondok.
Goierriko Talde Internazionalista sortu berriak hitzaldi sorta antolatu du Ordizian, Itsasondon eta Lazkaon.
Lehenengoa Ordizian izango da ostiralean, hilaren 15ean, 18:30ean, Barrena kultur etxean, palestinar herriaren egoerari buruzkoa. Txente Rekondo kazetariak eta nazioarteko politikako adituak, Palestinatik ekialde hurbilera puzzle baten argazkia hitzaldia egingo du.
Azaroaren 22an, berriz, 18:30ean Itsasondoko Gune Kulturalean, saharar herriaren egoerari buruz ariko dira Kristina Berasain idazle eta kazetaria, eta Gurutze Irizar ekintzaile ormaiztegiarra. Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren aurkezpena eta solasaldia antolatu dituzte.
Hirugarrena eta azkena, azaroaren 26an, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko elkartean izango da, Europaren egoerari buruzkoa. Bi hizlari gonbidatu dituzte. Batetik, Tomax Elgorriaga Kunze, euskal preso ohiak Alemania nora zoaz? gaia izango du hizpide. Bestetik, Txente Rekondo kazetariak eta nazioarteko politikako adituak, Eskuin muturraren gorakada eta nazioarteko EEBB morroia gaia landuko du.