Maddi Agirrek zilarra jantzi du Espainiako bloke txapelketan
18 urtez azpiko Espainiako kopan, berriz, hirugarrena izan da eskalatzaile ordiziarra.
18 urtez azpiko eskaladako Espainiako bloke txapelketa eta Espainiako bloke kopako hirugarren proba jokatu dira asteburuan Jacan (Aragoi, Espainia). Maddi Agirre Zubeldia (Ordizia, 2008l eskaltzaileak Espainiako txapelketan bigarren postua lortu du eta Espainiako kopako sailkapen orokorrean (hiru probaz osatua), hirugarren postua.
Jacakako saioarekin txapelketen aurtengo denboraldi ofizialari bukaera eman dio Agirrek. “Oso-oso gustura nago egindako lanarekin eta lortutako emaitzekin”, dio ordiziarrak.