Nekane Salazar, Legazpiko udal egutegiko lehiaketaren azken irabazlea
Urriko galderaren erantzuna Bikuña zela asmatu du, beste 85 legazpiarrek bezala. Zozketan suertatu da irabazle Salazar. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.
Nekane Salazar da Legazpiko udal egutegiko lehiaketaren azken irabazlea, urrikoa. Galderaren erantzuna Bikuña zen, eta 86 herritarren asmatu zuten. Salazar suertatu da irabazle guztien artean egindako zozketan, eta herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Miryam Galilea zinegotziak eman dio saria.
Orain, azaroari dagokion lehiaketa dago martxan. Oraingoan ere, Ignazio Agirre Montegiren koloreztatutako argazki zaharrari lagunduz, galdera bat erantzun behar da. Irudian Patrizio Elorza edo ?Patrixio aundi’ enpresaria agertzen da, Plaxida eta Inazio seme-alabekin, eta non dauden asmatu behar da
Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.