Bertso saioa Legazpin ostiralean, Azaroan Musika zikloaren barruan
Bertso-Olariak eskolak urtero udazkenean antolatzen duen saioa da. Bertsolarien artean Ane Beloki legazpiarra dago.
Bertsoei ere tartea utzi die Azaroan Musika zikloak, eta ostiralean bertso saioa izango da Latxartegi aretoan, 19:00etan. Sarrera 10 eurokoa da, eta 5 eurokoa gazteentzat.
Lau bertsolari arituko dira kantuan, eta tartean Ane Beloki legazpiarra dago. Belokirekin batera, Julio Soto, Aitor Mendiluze eta Ane Zuazubiskar arituko dira bertsotan. Aizpea Garmendia lazkaotarra izango dute gai jartzaile. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan gai jartzaile lanetan aritu da Garmendia.
Bertso-Olariak bertso eskolak urtero, udazkenean, antolatu ohi duen saioa da.