Oianguko pilotariak pala motzeko Gipuzkoako txapelketan
Asteburuan beste lau partida jokatuko dituzte.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/11/as-1200x900.jpg)
Gipuzkoako pala motzeko lehenengo jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Oiangu elkarteko pilotariek. “Pilotariak oraindik jartzeko direlarik asteburu positiboa izan zela esan genezake”, diote elkartekoek
Etxean hiru partida jokatu zituzten:
- Bigarren mailako Oiangu 2 (Oiarbide-Agirrezabal) bikoteak jokatu zuen Oiangu 3 (Naldaiz-Etxeberria) bikotearen aurka (13-40). Ondoren Oiangu 1 (Otegi-Garrido) bikoteak Oiangu 4 (Gonzalez-Elorza) bikotearen aurka irabazi zuen 40-30 emaitzarekin.
- Lehenengo mailako (Mendikoa-Letamendia) bikoteak, larri bada ere, ezin izan zuen Errenteriako bikotea garaitu (35-40).
Asteburuko partidak
Asteburuan etxean bi partida bigarren mailako bi partida jokatuko dituzte, larunbatean, 11:30ean hasita, Olaberriko udal pilotalekuan.
Lehenik Oiangu 2 (Oiarbide-Agirrezabal) bikoteak jokatuko du Urnietako bikotearen aurka, ondoren Oiangu 1 (Otegi-Garrido) bikoteak Debako bikotearen aurka.
Etxetik kanpo beste bi partida jokatuko dira. Ostiralean Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izango dira Oiangu 4koak (Gonzalez-Elortza) eta larunbat goizean eta Andoaingo Arrate pilotalekuan, lehen mailako bikotea (Irastorza-Letamendia).