Lau goierritar, mendiko lasterketan munduko kopako azken proban
Lide Urrestarazu ordiziarrak, Ainhoa Intxausti segurarrak, Ioseba Eskudero idiazabaldarrak eta Aitor Zunzunegi legorretarrak hartuko dute parte Castelloko mendi lasterketan.
Bederatzi hilabeteren ondoren, mendiko lasterketen Skyrunning Munduko Kopa larunbat honetan bukatuko da, Castellonen (Herrialde Katalanak), Marató dels Dements lasterketarekin. Euskal Selekzioaren izenean bederatzi korrikalarik hartuko dute parte, tartean dira lau goierritar: Lide Urrestarazu ordiziarra, Ainhoa Intxausti segurarra, Ioseba Eskudero idiazabaldarra eta Aitor Zunzunegi legorretarra.
Mendi federazioaren esanetan, “orografia dela eta, zirkuituko proba gogorrenetako bat da, eta kategoria bakoitzeko Top 10ean nor sartuko diren erabakitzeko balioko du”.