Lazkaoko 2025eko festak apirilaren 25etik maiatzaren 1era
Lazkaoko Udalak inkesta bat egingo herritarren artean «egitaraua aberasteko». Abenduaren 15era arte bete liteke.
Datorren urteko Lazkaoko jai nagusietarako proposamenak, iritzia eta ideiak emateko aukera izango dute herritarrek. Udalak inkesta bat egingo du «egitaraua aberasteko». Abenduaren 15era arte bete liteke, udal webgunean. Festak apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko dituzte; Lazkaomendikoak, 2tik 4ra.