Lurraldebusen zerbitzu berria legorretarrentzat ez dela nahikoa uste du EAJk
Legorretako EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Goierritik Donostiara bitarteko Lurraldebusen zerbitzu berri "positiboa da, baina ez da nahikoa, beste behin ere herri txikietako erabiltzaileak baztertzen dituelako".
Legorretako EAJk ohar bidez jakinarazi duenez, Goierritik Donostiara bitarteko Lurraldebusen zerbitzu berri “positiboa da, baina ez da nahikoa, beste behin ere herri txikietako erabiltzaileak baztertzen dituelako”.
“Gure herriko erabiltzaileak, bereziki Unibertsitatera doazen gazteak, orain arte, Tolosara joatea behartuak daude, bertako busa hartzeko, are gehiago Renfeko hurbileko trenen zerbitzu penagarria kontuan izanik, eta zerbitzu berri hau onartu arren, berdin jarraituko dute nahiz Tolosara nahiz Ordiziara joatera behartuak”. Era horretan, “zerbitzu berriak ez die inongo onurarik suposatuko gure herriko erabiltzaileei ez eta, eskualdeko beste herri txikitakoei”, uste du EAJk.
Legorretako EAJk, garraio ardura duen Foru Aldundiko Mugikortasun sailekoei “erregutzen die”, udaberrian abian jarriko den bus zerbitzu berria “berregokituko dela, eskualdeko herri txikitako erabiltzaileei ere zerbitzua emanaz, gutxienez, ibilbidean gauden herri txikitako erabiltzaileentzat”.