Legazpiarrak Donostiako marea arrosan
Katxalin elkartean antolatutako martxa atzo goizean egin zen. Partaideen artean elkarteko Legazpiko ordezkariak izan ziren.
Legazpiarrak ere izan ziren atzo Donostian bularreko minbiziaren aldeko Marea Arrosa sentsibilizazio martxan. Katxalin elkarteak antolatutako elkartasun topaketa honen hamargarren edizioa izan zen atzokoa, eta Legazpitik joandako kideen artean, Legazpiko Katxalin elkarteko ordezkariak eta Oscar Valbuena eta Nerea Lopez de Heredia zinegotziak zeuden.
Legazpiko Katxalinek eskerrak eman nahi dizkie legazpiar guztiei urtean zehar antolatutako jardueratan parte hartzeagatik eta erakutsitako elkartasunagatik.