Mendi irteerarekin amaitu dute Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura astea
Aho zapore onarekin amaitu dute Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura astea, “balorazio oso positiboa” eginda, Unai Barrenetxea mendi taldeko kideak azpimarratu duenez. Pasa den asteartean hasita, lau ikus-entzunezko eskaini dituzte mendi astean, eta ostiralean, iaz zen du zen Jose Luis Borde Moreno mendi taldeko kideari omenaldia egin zioten. Urmaiz abesbatzako kidea ere bazen Borde, eta honek ere parte hartu zuen omenaldian.
Asteari amaiera emateko mendi irteera antolatu zuten atzo. Ormaiztegiko plazatik irten eta Española mendiko buelta egin zuten. “Hasiera batean 45 bat lagun zeuden izena emanda, baina azkenean gehiagoa agertu ziren atzo irteerara”, gehitu du Barrenetxeak.