Jose Luis Borde 'Moreno' oroitu dute Ormaiztegin

Ormaiztegiko 31. Mendi eta Abentura Astearen barruan egin diote hil ondorengo omenaldia. Kide zen Urmaiz abesbatzak, kirol elkarteak eta hainbat herritarrek hartu dute parte.

Ormaiztegiko Mendi Elkarteko kideek Jose Luis Borde 'Moreno' zenaren semeei oroigarria eman zioten unea. Angel Elortza

Jose Luis Borde Murua Moreno Ormaiztegi Kirol Elkarteko eta Urmaiz abesbatzako kidea omendu zuten atzo iluntzean, Ormaiztegiko 31. Abentura eta Mendi Astearen barruko azken ikus-entzunezkoaren aurretik.

Omenaldia hasteko Morenoren mendi ibilbideari buruzko bideo bat proiektatu zuten, eta segidan Urmaiz abesbatzak kantatu zuen. Bukatzeko, mendi elkarteko kideek plaka bat eman zieten opari Morenoren seme Aitor eta Iñigori.

Iluntzea Eñaut Aiartzaguenaren Carros de Foc akuarela koroletan ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin bukatu zen.

Mendi eta abentura astea igandean bukatuko da Española mendira egingo duten mendi ibilaldiarekin eta arratsaldeko gaztaina jatearekin.

GoiBerri aldizkariak 2021keko azaroan egin zuen ibilbide bera Moreno gidari zela.

Argazkiak: Angel Elortza

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa