Nerea Elustondo, beste bi finalerdien zain
Legazpiko bertsolariak hirugarren egin du Oiartzungo saioan, eta datorren asteburuan Zarautzen eta hurrungokoan Arrasaten jokatuko diren beste bi saioetako puntuazioen zain geratu beharko du finalean ariko den ala ez jakiteko.
Datorren igandean jokatuko da bigarren finalerdia Zarautzen, Aritzbatalde Udal Kiroldegiko, 17:00etan, eta bertan oraindik txapelketan ari diren beste bi goierritarrek dute hitzordua, Urretxuko Amaia Iturriozek eta Segurako Eneko Araiztegik, hain zuzen. Beste bertsolariak Alaia Martin, Aner Peritz ‘Euzkitze’, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal dira.
Saioko sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta txarteldegian saioko egunean bertan ere salduko dira, aurretik agortuko ez balira.
Oiartzungo saioa bezala, Zarauzkoa ere zuzenean emango dute ETB4n.