Haztegiko ikasleak plazara eramango dituzte Azaroaren 25aren inguruko aldarrikapenak
Plazan elkartuko dira 11:·0ean. Indarkeria matxistaren inguruan egindako lanketa erakutsiko diote herri osoari. Legazpiko Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du azaroaren 25erako.
Iazko azaroaren 25aren inguruko ekitaldian parte hartu zuen ikasle taldea.Haztegi ikastola Azken urteetan bezala, Haztegi ikastolako ikasleak kalera aterako dira aurten ere Azaroaren 25aren inguruko aldarrikapenak zabaltzera. Biharko egin dute hitzordua 11:30ean, Euskal Herria plazan.
Ekintza honekin, herritar guztiekin konpartitu nahi dute indarkeria matxistaren inguruan geletan egindako lanketa.
Legazpiko Asanblada Feministak, berriz, elkarretaratzea deitu du azaroaren 25erako bertarako. Hori ere Euskal Herria plazan izango da, 19:00etan.












