Hirukide elkartearen bulegoa Legazpin izango da datorren asteartean
Kultur Etxean emango du zerbitzua, goiz eta arratsaldez. Bertako eta inguruko udalerrietako kide ugariko familientzat dauden abantailen eta onuren berri emango dute bertan.
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioaren bulegoa Legazpin izango da datorren asteartean, hilak 26, bertako eta inguruko herruetako kide ugariko familientzat dauden abantailen eta onuren berri emateko. Kultur Etxeko bilera gelan kokatuko dute bulegoa, eta 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da irekita. Ordua eskatzea komeni da, eta eskaera hori internetez egin behar da. Hitzordurik gabe doazen familiei ere egingo diete arreta.
Bulego honetan hainbat gairen berri emango dute, besteak beste, kide ugariko familien eskubideena. Laguntzen, hobarien eta baimenen informazioa ere zabalduko dute, kolektiboaren inguruan izan diren azken aldaketen eta berrikuntzen berri ere bai, eta Legazpin eta beste udalerrietan lortu diren akordio berriak eta abantaila pribatuak ere azalduko dituzte. Gainera, elkarteak modu pribatuan zein publikoan aztertu eta landu ditzakeen gaiak edo eskaerak ere jasoko dituzte
Informazio gehiago nahi duenak hirukide@hirukide.com helbidera idatzi edo 945 25 36 02 edo 688 728 931 telefono zenbakietara deitu dezake. deitu.