Oianguko pilotarien asteburuko emaitzak
Asteburuan etxean bi partida izango dira jokoan, biak bigarren mailakoak. Larunbat 11:00etan hasita jokatuko dira Olaberriko udal pilotalekuan.
Oianguko pilotariak Gipuzkoako pala motzeko txapelketa jokatzen ari dira.Oiangu PE Oianguko pilotariak pala motzeko Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira. Bigarren jardunaldian, etxean partida bakarra jokatu zen, bigarren mailako Oiangu 2 (Oiarbide-Agirrezabal) bikoteak jokatu zuen Urnietako bikotearen aurka. 40-23 emaitzarekin garaipena lortu zuten.
Etxetik kanpo ordea “pattal” ibili ziren denak. Oiangu 4 (Gonzalez-Elorza) bikoteak ezin izan zuen Errenterian garaipena lortu (40-28), Oiangu 3 (Naldaiz-Etxeberria) bikoteak ere Ilunpeko pilotarien aurka galdu zuen Azpeitian (40-32) eta lehen mailako bikoteak (Irastorza-Letamendia), Andoaingo Arrate pilotalekuan merezi baina jipoi handiagoa jaso zuen (40-9).
Asteburuko partidak
Asteburuan etxean bi partida izango dira jokoan, biak bigarren mailakoak. Larunbat 11:00etan hasita jokatuko dira Olaberriko udal pilotalekuan. Lehenik Oiangu 3 bikoteak jokatuko du Tolosako Beotibar bikotearen aurka eta ondoren Oiangu 2 bikoteak azpeitiarren aurka.












