CAFeko LAB sindikatuaren 50. urteurreneko festa
CAFeko LAB sindikatuko kideak 50. urteurreneko festa ospatzen ari dira gaur Beasainen, '50 urte 1.000 borroka Fabrika handian ezkerretik eragiten' lelopean.
CAFeko LAB sindikatuko kideak 50. urteurreneko festa ospatzen ari dira gaur Beasainen, 50 urte 1.000 borroka Fabrika handian ezkerretik eragiten lelopean. “Azaroaren 23a egun berezia izango da LAB CAFen parte garen komunitate osoarentzako; sindikatuaren 50. urteurrena ospatzearen aitzakiapean jai bikain bat antolatu dugu”.
Goizean herri kirolak izan dituzte Gernika pasealekuko pilotaleku txikian eta ondoren. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari orokorraren hitzaldia.
“Oso oparoak izan dira 50 urteak, eta ospakizunerako garaia” dela azpimarratu du legorretarrak. “Plazer handi bat da niretzat gaur hemen egotea, CAF LAB erreferente handi bat delako. Izugarrizko lana egiten duen sindikatu bat delako. Jarraitu horrelaxe”.
Herri bazkarian elkartu dira LABeko kideak, Antton Ollokiegi kantariak girotuta.