Segura eta Zeraingo taldeak bigarren Gipuzkoako taldekako bola txapelketan
Gizonezkoetan Ereñotzuko Urmia taldeak irabazi du, Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatutako Gipuzkoako Taldekako bola txapelketa; Segura bigarren izan da. Emakumezkoetan, Ategorrieta izan da irabazle eta Zerain bigarren.
Gizonezkoetan Ereñotzuko Urmia taldeak irabazi du, gaur goizean Gabiriako Alkainburu bolatokian jokatutako Gipuzkoako Taldekako bola txapelketa. Goierritarrak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira: Segurako Txoritegi taldeko Jon Agirre, Egoitz Berasategi, Imanol Agirre eta Jokin Izagirre bigarren izan dira, eta Legazpiko Danantzako taldeko Juan P. Agirre, Juan M. Inurri, Jose L. Agirre eta Jon Orikain hirugarren.
Emakumezkoetan, Ategorrietako taldea izan da garaile. Miren eta Aitziber Makatzagak, Jone Oriak eta Garbiñe Alustizak osatutako Zeraingo taldea bigarren geratu da.