Olano harategiko odolkia, Gipuzkoako txapeldun
Ordizian jokatu da gaur goizean. Bigarrena Asteasuko Javier Iraola izan da eta hirugarrena, Ordiziako Mujika.
Ordiziako udaletxe azpian Gipuzkoako odolki txapelketa jokatu da gaur goizean, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta. Gipuzkoako 13 harakinek hartu dute parte, tartean, ziren zazpi goierritar. Epaimahaikideek lehen dastaketa eginda, sei pasatu dira finalera, hiru goierritar: Olano (Beasain), Beasainmendiko odolkiak (Beasain), Mujika (Ordizia), Kepa Loidi (Orio), Javier Iraola (Asteasu) eta Txari Txiki (Aia).
Azkenean, honela gelditu da sailkapena:
1. Olano 191 punturekin.
2. Javier Iraola, 185,5 punturekin.
3. Mujika, 153 punturekin.
4. Beasainmendiko odolkiak, 151,5 punturekin.
5. Kepa Loidi, 141,5 punturekin.
6. Txarri Txiki, 141 punturekin.
Epaimahaia ondorengo kideek osatu dute aurten: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Iker Markinez (Kaxola, Beasain), Iker Zabaleta (Aratz Jatetxea, Donostia- JAKITEA), Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain) eta Aizpea Oihaneder (Mahaia kolektiboa) sukaldariak, Juanma Garmendia (FECOGA); Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza) eta Eli Belauntzaran (Diario Vasco) kazetariak eta Paloma Enríquez (CEBANC ostalaritza eskolako zuzendaria).
Lehiaketak iraun duen bitartean, Jakintza Ikastolako ikasleak aritu dira odolki pintxoak saltzen.