Bibotea jartzeak saria izan du Legazpin
Gaur eguerdian banatu dituzte Ilintik, Garagunek eta Movember Legazpi taldeak elkarlanean egindako sentsibilizazio kanpainaren sariak. Hamar legazpiar izan dira saridunak.
Karmele Antolin, Juan Valbuena, Mari Jose Moro, Maite Arrazola, David Guerreiro, Ana Azpilikueta, Kontxi Fernandez, Anttoni, Susy Castellano eta Carmen Etxaluze Legazpiko elizako arkupeetan elkartu dira gaur eguerdian Ilinti, Garagune eta Movember Legazpi taldeko ordezkariekin, hiru erakundeen artean azken asteetan gauzatu duten sentsibilizazio kanpainako sariak jasotzeko. Garaguneko erabiltzailek propio diseinatutako oihalezko poltsa bana eta Movember Legazpi elkarteak emandako kamiseta bana jaso dute opari,.
Legazpiar hauek, beste hainbat eta hainbatekin batera, azaroaren 4tik 18ra bitartean Ilintiko dendetan Garagunekoek egindako biboteak jantzi eta argazkiak atera dituzte. Argazkia ateratako guztien artean zozketa egin da, eta hamar lagun horiek izan dira saridunak.