Etxerako berokuntza sistema onena jakiteko, informazio saioa Legazpin
Asteartean izango da, abenduaren 3an, eta gaur da izena emateko azken eguna.
Etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den jakiteko informazio saio praktikoa izango dute legazpiarrek datorren asteartean, abenduak 3, Legazpiko Kultur Etxean, 18:00etan. OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean Energia Argitu programaren barruan antolatutako jarduera da. Gaur da izena emateko azken eguna.
Berokuntza sistema eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira, besteak beste, instalatuta dauden aparatu edo hodiak eta etxebizitzaren erabilera. Saio honen helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea, eta berogailu sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.
Saioan parte hartzeko izena eman behar da energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita, 605 757 687 telefono zenbakira deitua (18:00ak arte), eta informazio osagarria www.argitu.eus webgunean dago.
Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energia kontsumoan murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak aurrez aurreko prestakuntza saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta beste jartzen ditu eragileen eskura.