Kuttune euskal folk taldeak emanaldia egingo du gaur Latxartegin
Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da saioa. Sarrera doan izango da.
Gaur, Azaroan Musika zikloaren barruan Kuttune, euskal folk berria ikuskizuna egingo dute Latxartegi Aretora, 20:00etan. Sarrera doan da, eta aretoko aterak 19:30ean irekiko dituzte.
Kuttune folk taldea da, bederatzi lagunez osatua, eta Nerea Quincoces perkusionista eta abeslariak zuzentzen duena. Fusio musika egiten du taldeak, hemengo herri musika eta beste folkloreekiko anaitasun kulturala elkartuz, batez ere Afrika mendebaldeko, Ekialde Ertaineko eta Latinoamerikako musika erakutsiz.