Diputatuen Kontseilua Sara etxean batzartuko da bihar
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Ataungo Sara etxean egingo du bihar astearteroko batzarra, aldian behin egiten dituen kontseilu ibiltarien dinamikari jarraipena emanez. Eider Mendoza Diputatu Nagusiak eta Martin Aramendi Ataungo alkateak adierazpenak egingo dituzte.