‘Ostirala iritsi da’ ikuskizun berria aurkeztuko dute Ordiziako Majori kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean. Sarrerak salgai jarriko dituzte bihar bertan Goierriko hainbat herritan eta Internetez. Ordiziako Jakintza, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendi ikastolek antolatutako ekitaldia da, Lapurdiko Urruña eta Ziburuko ikastolarekin eta kolegioarekin elkarlanean.
Haur eta gazteei zuzendutako zerbitzuen faltaz aritu da EH Bildu. Azken urteetan eman diren urratsen errepasoa egin dute. Gazteria saila, koordinazio foroa eta Gaztelekua eta ludoteka martxan jartzea proposatu dute.
Erauzketa, garbiketa eta landaketa lanak egin ditu udalak, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean.
Denetarako eman du azkeneko asteburuak. Giro ederrean amaitu dituzte ormaiztegiarrek Ander Deunaren jaiak. Zaldibiako Beko Karnizeriarentzat izan da aurten odolki lehiaketako sari nagusia.
Epaimahaikideek baloratu dutenez maila "goreneko" edizioa izan da.
Gaur iluntzean elkarretaratzeak antolatu dituzte Ordizian, Beasainen eta Lazkaon.
Arrasaten jokatu den hirugarren eta azken finalaurrekoaren emaitzen ondoren, bertsolari legazpiarra abenduaren 14an Donostian jokatuko den finalerako sailkatu da.
Omenaldi sentitua egin diote elizan zeraindarrek eta segurarrek. "Musika margotzen duen artista" dela nabarmendu dute. Ikusi bideoa albistean.
Ormaiztegiko Murua harategia sailkatu da bigarren, eta hirugarren Beasaingo Olano. Sukaldaritza lehiaketako Juan Jose Lapitz saria Jesus Lerma ormaiztegiarrak lortu du.
Hilaren 20ra arte dago zabalik izena emateko epea. Prezioa 100 eurokoa da.
Zumarragan eta Beasainen egingo ditu geldialdiak. Aurrez eman behar da izena elkartearekin harremanetan jarriz.
Dragoi begoniak dira, 150 guztira. Udako denboraldikoak dira, herriko lorategietan daudenak, eta negukoak aldatzeko kendu eta herritarrei oparituko dizkie, beste "bizi aukera" bat izan dezaten.
Hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Guztira 22 argazkilarik parte hartu dute, eta era askotako 50 argazki jarri dituzte ikusgai.