Goierriko Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du bertsolari finalerako joateko
Zumarragan eta Beasainen egingo ditu geldialdiak. Aurrez eman behar da izena elkartearekin harremanetan jarriz.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/12/ilunbe_2019.png)
Goierriko Bertsozale Elkarteak autobusa antolatu du finalerako joateko. Zumarragako tren geltokitik abiatuko da 14:30ean, eta Beasainen egingo du hurrengo geldialdia 14:45ean. Izena emateko 688 870 217 whatsapp zenbakira edo goierrikobertsozaleelkartea@gmail.com posta helbidera mezu bat bidali behar da izen-abizenak, herria eta kopurua zehaztuz. Autobusean bertan egin beharko da ordainketa (12 euro).