Nerea Elustondo, Gipuzkoako finalera
Arrasaten jokatu den hirugarren eta azken finalaurrekoaren emaitzen ondoren, bertsolari legazpiarra abenduaren 14an Donostian jokatuko den finalerako sailkatu da.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran amasa-villabonatarrak irabazi zuen saioa, eta horrenbestez, finalean kantatzeko zuzeneko txartela lortu zuen.
Azken finalaurrekoa zenez, ikusmin handia zegoen puntuaketak nondik nora joko ote zuen, eta nahiko behetik ibili ziren. Horrexek emango dio aukera Nerea Elustondori finalaean sartzeko aukera. Abenduaren 14an jokatuko da finala Donostiako Illunben. ETB1ek zuzenean emango du.
Honako zortzi bertsolariak ariko dira finalean:
Zuzenean sailkatutakoak
- Beñat Gaztelumendi
- Alaia Martin
- Oihana Iguaran
Puntuazioz sailkatutakoak
- Ane Labaka
- Nerea Elustondo
- Eneritz Artetxe
- Andoni Rekondo
- Aner Peritz Euzkitze