Xurxo Morales eta Alejandro Costa saritu dituzte Igartza Musika Bekarekin
Epaimahaikideek baloratu dutenez maila "goreneko" edizioa izan da.
Igartza Musika Bekaren bederatzigarren edizioak baditu onuradunak. Natalia Tchitch, Joseba Candaudap, Jesus Etxeberriak eta Garazi Zabaletak osatutako epaimahaiak, ondorengo ikasleak saritu dituzte: Gradu mailako irabazlea saxofoi espezialitatean Lugoko Xurxo Morales Varela izan da. Diploma eta 2.200 euroko diru-saria jaso ditu; Master mailan, berriz, klarinete espezialitatean, Alejandro Costa Vilella, (Torrevieja, Alacant) saritu dute diploma eta 3.300 eurorekin.
Beasaingo Udalak eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) antolatzen duten sariketan Donostian ikasten duten ikasleen trebezia entzun ahal izan zen larunbatean egun osoan zehar, eta epaimahaikideen iritziz, musikariek erakutsitako maila “gorenekoa” izan zen.
Azkenik, Beasaingo Udalak eta Musikenek eskerrak eman nahi dizkiete sariketako parte-hartzaile guztiei, epaimahaikideei eta publikoari.