San Nikolas iritsi da Legazpira
Ohiko erronda egin dute herrian zehar dozenaka legazpiarrek Doinua eskolako musikariz lagunduta, gotzainari eskainitako koplak abestuz.
Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere erronda egitera iritsi da Legazpira San Nikolas gotzaina, Gabonen gertutasuna iragartzeko.
Alen Gonzalez Jimenez gotzainaren papera eginez, Laubidetik Azokara bitarteko ibilaldia egin dute dozenaka legazpiarrek, Doinua Musika eskolako irakasleek eta ikasleek lagunduta. Errondan zehar San Nikolas, San Nikolas santua, Urte berri berri eta Daukanak kantetako koplak abestu dituzte.
Ohi bezala, Santikutz adinekoen egoitza ere bisitatu dute San Nikolas gotzainak, errondariek eta musikariek, eta Kale Nagusian eta plazan geldialdiak egin dituzte, koplak abesteko.