Alemaniako abesbatza batek 'Hator, hator' kantatu du emanaldi batean
Brandenburgoko Kittlitzer Chormix 71 abesbatza da, eta hiri horretan bizi den Isabel Cantero legazpiarrak erakutsi die Gabon kanta. Solista gisa abestu du berak.
Alemaniako Brandenburgoko Kittlitzer Chormix 71 abesbatzak Hator, hator Euskal Herriko Gabon abesti ezaguna kantatu zuen duela egun batzuk, eta han bizi den Isabel Cantero legazpiarrak solista gisa abestu zuen. Hain zuzen, Canterok erakutsita ikasi zuten euskal kanta abesbatzako kideek.
Bideoa Mario Asmusek grabatu du, eta Gotzon Aranburuk partekatu du sare sozialetan.