Animalien ongizateari buruzko ordenantzan ekarpenak egitera deitu du Ordizia Orainek
Abenduaren 10era arte dago ekarpenak egiteko aukera.

Ordizia Orainek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Ordiziako Udalak “berriro ireki du” animalien ongizateari eta babesari buruzko udal ordenantzari buruzko kontsulta publikoa, “besteak beste, Ordizia Orain-ek haren zabalkundea hobetzeko egindako eskariaren ondoren”.
Izan ere, “Ordizia Orain-ek arduradunei adierazi zienez, kontsulta hori iragartzeko hasierako modua — udaletxeko iragarki- taulan besterik ez — ez zen ez nahikoa, ezta herritarrengana iristeko egokia ere. Haien ustez, gaur egun gutxi dira iragarki- taula bat egunero edo aisiagatik (egunkari bat edo sare sozialak bezala, esaterako) ikusten duten herritarrak”.
Ordizia Oraineko kideek azpimarratu dute “gobernu-taldeak beste hedabide ohikoago batzuk erabili ohi dituela udalaren ekintza eta jarduerak ezagutarazteko (banku bat jartzean, espaloi bat garbitzean). Beraz, herritarren parte-hartzea bermatzeko berebiziko garrantzia duten kontsulta-mota hauek tratamendu eta ikusgarritasun bera izan behar dute kanal horietan”.
Ordizia Orain-ek animalien ongizatean interesa duten pertsona eta elkarte guztiak gonbidatzen ditu kontsulta honetan aktiboki parte hartzera, beraien ekarpenak helbide elektronikoz bidaltzera: idazkaritza@ordizia.eus. Epea abenduaren 10era arte.
Azkenik, nabarmendu dute, “lanean jarraituko dutela herritarren parte-hartzea irisgarria, gardena eta eraginkorra izan dadin horrelako gai garrantzitsuetan”.