Bisitari andaluziarrak Ezkioko amabirjinaren aterpean
Ezkioko Amabirjinaren Lagunek berotasun handiarekin hartu zituzten, eta elkarteko ordezkari den Sabino Legarda-Ereñok egin zizkien gidari lanak.
Ezkioko Doloreetako amabirjinaren aterpeak 75 erromesen bisita jaso zuen joan den ostiralean, abenduak 6. Andaluziakoak ziren, eta Ezkioko Amabirjinaren Lagunek berotasun handiarekin hartu zituzten.
Aterpean, errezatu eta abestu egin zuten amabirjinaren aurrean, eta ondoren bertako ura edan zuten.
Ezkioko Amabirjinaren Lagunen ordezkari Sabino Legarda-Ereño izan zuten gidari bisitan eta ekitaldian zehar. Legarda-Ereñok amabirjina Bereziartua anaia-arrebei 1931ean nola agertu zitzaien azaldu zien bisitariei, besteak beste.