Itsasondoko udal egutegiko argazki irabazleak
Lehen bi sariak Jaione Castrillok eskuratu ditu eta hirugarren saria, berriz, Belen Garmendiarentzat izan da.
Itsasondoko 2025eko udal egutegiko argazki lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu udalak. Lehen bi sariak Jaione Castrillok eskuratu ditu (Errigorako kutxa bat eta 40 euroko balea Ordizia Foto dendan erabiltzeko). Hirugarren saria, berriz, Belen Garmendiarentzat izan da (Beasaingo Alzuri argazki dendan 25 euroko balea).
Datorren astean etxez etxe banatuko dute urte berriko egutegia.