Korrika teknifikazioa gosariarekin, larunbatean Majorin
Abenduaren 14rako, ondorengo proposamena egin du: 09:00etan, korrika teknifikazio saioa egin Altamirako atletismo pistan, eta ondoren Majori kiroldegiko tabernan gosaldu, 5 euroren truke. Emakumezkoei zuzendutakoa da.
Majori kiroldegiak zerbitzu berezia eskaintzen jarraitzen du eta azaroaren 29ko yoga eta gosari eskaintzak izandako arrakasta ikusirik, larunbaterako, abenduaren 14rako, ondorengo proposamena egin du: 09:00etan, korrika teknifikazio saioa egin Altamirako atletismo pistan, eta ondoren Majori kiroldegiko tabernan gosaldu, 5 euroren truke. Izen ematea, app-ean, majori@majori.eus-en edo harreran. Plazak mugatuak dira. Emakumeei zuzendutako ekintza da.