Legorretako Elkartasun Azokarako material bilketa
Abenduaren 10era bitartean udaletxean edo kultur etxean utzi beharko da materiala. Abenduaren 15ean da azoka. Jasotzen den dirua Valentziako Sedavi herriko San Clemente eskolara bideratuko dute.
Urteroko Elkartasun Azoka egingo dute igandean, abenduaren 15ean, Legorretan. Bertan gobernuz kanpoko erakundeek postuak jartzeaz gain, herritarrek emandako jostailuak eta arropak erosteko aukera izango da. Abenduaren 10era arte jasoko dute materiala udaletxean edo kultur etxean. Jostailuak, jantziak, elektragailuak, liburuak… eskatu dituzte batez ere.
Aurten azokan jasoko dirua Valentziako Sedavi herriko San Clemente eskolara bideratuko da.