Udanako jaiotza eta Txorroneako Olentzero jarrita, Gabonak gertuago Legazpin
Urtero bezala, Jose Luis Arzuagak jarri du berak egindako egurrezko jaiotza errepide ondoan. Txorroneako Olentzero Floren Gutierrezen lana da.
Aurten ere jarri du jaiotza Udanako mendatean Jose Luis Arzuaga legazpiarrak, 2006tik datorren ohitura beste urte batez berrituz. Oñatitik Legazpira igotzen den errepidearen ondoan dago jaiotza, eskuin aldean, bihurgune batean. Errepide horretatik igarotzen diren “gidari, txirrindulari eta motorzale guztiekin Gabon izpiritua partekatzeko helburuarekin” jartzen du urtero jaiotza Arzuagak.
Herrian bertan, berriz, Txorroneako balkoian Olentzero prest dago Gabonei ongi etorria emateko, Floren Gutierrezek jarrita.