Elkartasunezko kontzertua egingo du Emotio abesbatzak
Abenduaren 22an izango da Ordiziako elizan, 18:00etan.
Ahots txurien Emotio abesbatzak Gabonetako elkartasunezko kontzertua egingo du igandean, abenduaren 22an, 18:00etan, Ordiziako elizan. Kontzertuaren iraupena 50 minutukoa izango da.
Debora Herrero zuzendariaren esanetan, sarrera doakoa izango da, «baina diru bilketa egingo dugu Valentziako uholdeek kaltetuen alde». Mimo handiz prestatutako kontzertu «kutuna» da Emotiokoentzat. Pianoan Amaia Dorronsoro ariko da, perkusioan Jesus Maria Andres, eta zuzendaritzan Debora Herrero.
Kantuak
Errepertorioari dagokionez, Javi Busto, Xabier Sarasola eta Eva Ugalderen doinuak abestuko dituzte. «Animatu zaitezte tarte xamurra elkarren konpainian igarotzera»