Aldiriko linearen elektrifikazio sistema berrituko du Adifek
Brinkolan, Zumarragan, Gabirian, Beasainen, Ordizian eta Legorretan egingo dituzte hobekuntzak, Goierriren kasuan. 4,22 milioi euroren truke esleitu dituzte lanak.
Adif trenbide azpiegituren administratzaileak 4,22 milioi euroren truke esleitu du Gipuzkoako aldiriko linearen elektrifikazio-sistema berritzea.
Erakunde horrek ohar batean jakinarazi duenez, kontrol-sistema eta katenariako ebakigailuak berrituko dituzte, eta horrek hobetu egingo ditu fidagarritasuna eta erantzun-denborak, ohiko trenbide-sareko Irun-Brinkola aldiriko linean intzidentziaren bat izanez gero.
Esleitutako lanak ohiko zabalerako sareko estazioetan eta bidebanatzeetan egingo dira, eragingailu monitorizatuak dituzten ebakigailuak instalatuz, bai eta teleaginte zentralizatuko sistema berriak instalatuz ere.
Zehazkiago, ibilbidean zehar, Brinkola, Zumarraga, Gabiria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Tolosa, Villabona-Zizurkil, Andoain, Gaintxurizketa eta Irun guneetan kokatuko dira.