2025/1/2

Mugikortasuna

Aldiriko linearen elektrifikazio sistema berrituko du Adifek

Brinkolan, Zumarragan, Gabirian, Beasainen, Ordizian eta Legorretan egingo dituzte hobekuntzak, Goierriren kasuan. 4,22 milioi euroren truke esleitu dituzte lanak.

Eguberriak

Haurrentzako jolas parke bereziak

Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, Idiazabalen, Ataunen eta Legazpin badago non aukeratua.

Gaueko farmaziak

Ordiziako Pascual eta Zumarragako Sarria, gaueko guardiako farmaziak

Ordiziako Kale Nagusian dago lehena eta Zumarragako Iparragirre hiribidean bigarrena. 22:00etatik 09:00etara emango dute zerbitzua egunero.

Iñaki Gurrutxaga
Obrak

Tren geltokia irisgarriago

Tren geltokira iristeko bide berriak eta igogailua eraikiko dituzte. Legealdi honetako proiektu nagusiena izango da eta aurten hasiko dituzte lanak. Guztira, 1.209.000 euroko aurrekontua dute lanek eta sei hilabete iraungo dute.

BERTSOLARITZA

Larunbatean bertso saioa Ordizian, Gipuzkoako txapeldunarekin

Alaia Martinekin batera, Aratz Igartzabal, Ane Beloki, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze ariko dira, Herri Antzokian, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude 12 euroan.

Oraindik ostirala dute legazpiarrek Gabonetako haur parkeaz gozatzeko

Gaur ireki ditu ateak Urbeltz pilotalekuan eta Azokan, eta bihar goizean eta arratsaldean ere zabalik egongo da. 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta dago.

Korosti dantza taldearen loteriak saria izan du

Gaurtik aurrera kobratu ahal izango da, Caixaren bulegoan. Abenduaren 28ko jaialdian arkumea, oilaskoa eta gazta zozkatu zituzten.

'Kuxkuxtu' dokumentala eta kantujira, bihar Ordizian

Dokumentala Herri Antzokian ikusteko aukera izango da 18:00etan, eta ondoren, 19:30ean, kantujira egingo dute Kuxkuxtu txarangarak girotuta.

Errege Magoentzako gutunak larunbatean jasoko dituzte Legazpin

Azokan izango dira erregeen laguntzaileak, 18:00etatik 19:30era bitartean, Korosti dantza taldeko kideekin batera. Kabalkadaa igandean egingo dute, kiroldegitik 18:00etan irtenda.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa