Gabonetako 5. sorkuntza lanen lehiaketak baditu irabazleak
Sorkuntza lanen lehiaketarekin batera egin dute balkoiak eta leihoak atontzeko lehiaketa ere. Gaur eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia Idiazabalgo udaletxean.
Bosgarren urtez Gabonetako Sorkuntza lehiaketa antolatu du Idiazabalgo Udalak. Guztira, 21 lan aurkeztu dira aurten, eskulan eta bertso formatuan haurrei zuzendutako hiru kategoriatan: A kategoria (HH2-LH2), B kategoria (LH3-LH5) eta D kategoria (LH6tik aurrera). Jone Ormazabal Idiazabalgo Herri Garapenerako zinegotziak eta Eunate Elio Hezkuntza eta Berdintasuneko zinegotziak banatu dituzte sariak. Ondokoak izan dira epaimahaiaren sarituak:
- A kategorian: Izadi Biguri Aperribai. 20€.
- B kategorian: Elene Dorronsoro Imaz. 30€
- D kategorian: Ekai Collado Agirre. 70€
Horrez gain, kategoria bakoitzeko beste bi sariren zozketa ere egin dute. A kategorian Nikole Cuadrado Sarasola (15€) eta Mara Lizarralde (10€) izan dira sarituak; B kategorian, berriz, Irati Galarraga Otamendi (25€) eta Elene Elio Goikoetxea (20€); eta D kategorian Ekhi Barandiaran Ruiz De Alegria (65€) eta Nora Dorronsoro Imaz (60€).
Bestalde, balkoiak atontzeko lehiaketara zazpi proposamen aurkeztu dira eta epaimahaiak ondorengoak saritu ditu: Ainitze Otamendi Urteaga (100€) —semeak jaso du saria, azken aurreko argazkian—, Irati Arrese Iparragirre (80€) eta Yolanda Sanchez (50€).
Sarituek diploma eta herriko dendetan gastatzeko bonuak jaso dituzte opari gaur eguerdian egin den sari banaketa ekitaldian.