Aurtengoa 41. edizioa izango da, eta Danantzako bola elkarteak antolatu du. Herriko zenbait bolari ikaslek ere parte hartuko dute, eta sari berezi bat izango dute jokoan.
Sorkuntza lanen lehiaketarekin batera egin dute balkoiak eta leihoak atontzeko lehiaketa ere. Gaur eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia Idiazabalgo udaletxean.
Legazpiko Latxartegi aretoan egingo dute hilaren 11n, Asier Polok, Marta Zabaletak, Edurne Zabalok eta Gorka Hermosak, Blanchard Strings taldearekin batera. Xegun Altolagirre narratzaile lanetan arituko da.
Abenduaren 24ko kantu eskean mila euro bildu zituzten aramarrek. Zaporeak elkarteari eman dizkiote.
Igartza-Oleta, Errementari eta Jose Migel Iturriotz kaleetan jarri dituzte, plastiko eta hondakinak ibaira erortzea saihesteko.
Urte amaierako proban 194 korrikalarik parte hartu zuten, horietako asko mozorrotuta. Irati Zurutuza eta Iñigo Uribetxeberria izan ziren banakako irabazleak, eta Itziar Larrea eta Roberto Andres, bikoteen artekoak. Goizean San Silvestre Txikia egin zuten.
Urte zaharra korrika agurtu dute Goierriko zortzi herritan. Albiste barruan, sailkapen guztiak.
Goierrin bederatzi herritan egingo dituzte desfileak hiru erregeek, igande arratsaldean. Musikariak eta dantzariak izango dituzte lagun horietako batzuetan.
Goierriko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso jaialdia Ordizian, Errege Magoen desfileak bederatzi herritan, zinema karteldegia... Kultur ekitaldiz urri dator urtarrileko lehen asteburua.
Zortzi partida jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera