Gabon Kopako finalak jokatuko dituzte igandean Ederrenan
Zortzi partida jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera
Igandean Gabon Kopa pilota txapelketako finalak jokatuko dira Ederrena pilotalekuan. Lehen partida 10:00etan jokatuko da. Ondoren, beste zazpi jokatuko dituzte. Goierri elkartearen pilota sailak antolatzen duen txapelketa hau abenduaren 21ean hasi zen. Benjamin, kimu eta haur mailako 49 bikotek parte hartu dute. Ezkioko, Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko pilota eskoletakoek, hain zuzen ere.
Hasteko, B mailako finalak jokatuko dira: Legazpiko Alaitz eta Jon, Ezkioko Aldasoro eta Iturriotzek aurka (aurre-benjaminak), Goierri elkarteko Murua eta Gorjon, Goierri elkarteko Zufiaurre eta Goitiaren aurka (benjaminak) eta Legazpiko Eñaut, Ager eta Aiert, Beloki pilota eskolako Jokin eta Pabloren aurka (haur mailakoak). Ondoren, final nagusiak jokatuko dituzte: Goierriko Pueyo eta Tena, Goierriko Guinea eta Albizuren aurka (aurre-benjaminak); Goierriko Madina eta Asurabarrena, Belokiko Zabalo eta Zianiren aurka (benjaminak); Belokiko Unax eta Aimar, Belokiko Ager eta Ikerren aurka (kimuak) eta Legazpiko Urko eta Marko, Goierriko Manex eta Urren aurka (haur mailakoak).
Azken partida txapelketatik kanpokoa da. Lehen pausoak Goierriren pilota eskolan eman zituzten nagusi mailako bi pilotarik parte hartuko dute: Julen Armaoleak eta Beñat Leundak. Lapke klubeko Armaoleak eta Goiburuk, Murumendi klubeko Usabiaga eta Leundaren aurka jokatuko dute.