San Silvestre krosen herrikako sailkapenak
Urte zaharra korrika agurtu dute Goierriko zortzi herritan. Albiste barruan, sailkapen guztiak.
Herriz herri antolatzen diren San Silvestre lasterketa herrikoiak urteroko hitzordu bilakatu dira kirolari, familia eta lagunartean; batzuentzat erronka pertsonala izaten da urteari amaiera emateko, eta, besteentzat, aldiz, lagunekin une dibertigarria partekatzeko aukera paregabea. Aurten, Goierrin, egonkortutako lasterketei, Zaldibiakoa gehitu zaie, eta, hala, zortzi herritan izan dira lasterketak. Festa giroa eta umorea nagusitu dira.
Beasaingo krosa, zaharrena
Ohiko ibilbidea eta 9.720 metroko luzera berreskuratuta, Beti Bizi elkarteak antolaturiko 49. edizioa izan da aurtengoa. Denera 360 lagunek bukatu dute proba, eta azkarrenak Kaoutar Boulaid (nesketan) eta Chabib Lachgar (mutiletan) izan dira. Beasaindar onenen artean, berriz, Koldo Galarreta eta Irati Zubizarreta gailendu dira. Ordizian ere 48. edizioa jokatu da, ibilbide aldapatsuaren ikusgarritasunean, alde zaharrean eta inguruan hiru bira osatu baitituzte, 6.325 metroko distantzia denera. Bi ordiziar izan dira azkarrenak: Alexander Oiarbide (mutiletan) eta Elene Galparsoro (nesketan). Lazkaokoa, berriz, hamabigarrena izan da, 5.400 metroko distantzian, eta David Martin lazkaotarra (mutiletan) eta Aiara Garaialde segurarra (nesketan) gailendu dira. Zegaman, Beñat Ibañez zumarragarra (mutiletan) eta Ane Elzaurdia beratarra (nesketan), eta, Zaldibian, Itziar Iraeta (nesketan) eta Harri Rodriguez (mutiletan).
Urretxun, binaka
Urretxu eta Zumarragan binakako lasterketa izan da, bikote mistoz osatutako 75 bikoterekin. Urola Triatloi Klubak antolatuta zortzigarren edizioa izan da aurtengoa, eta Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta, 5 kilometroko hiri-ibilbidea osatzen aurreneko bikotea Argider Txurruka elgetarra eta Urtats Azpitarte elorriotarra izan dira.
Legazpin ere korrikalariek banaka edo bikote mistoan parte hartzeko aukera izan dute, eta ikusgarria izan da bertan nagusitu den umorea; antolatzaileek mozorrotuta irteteko gonbita egin zutenez, mozorro onenaren saria ere eman dute. Iñigo Uribeetxeberria (mutiletan) eta Irati Zurutuza (nesketan) izan dira azkarrenak.
SAILKAPENAK
BEASAIN (49. KROSA, 9.270 METRO)
Gizonak
1. Chakib Lachgar Latrache (Errenteria, 28:39)
2. Pablo Sanchez Gomez (Burgos, 28:41)
3. Abdelkader Al Gham (Iruñea, 28:49)
Emakumeak
1. Kaoutar Boulaid Boulahoual (Astillero, 32:37)
2. Scholastica Ken Jepkemboi (Calatayud, 32:52)
3. Mari Jose Perez Moreno (Carrion de Calatrava, 32:58)
LAZKAO (12. KROSA, 5.400 METRO)
Gizonak
1. David Martin (Lazkao, 16:27)
2. Angel Vazquez Iglesias (Lazkao, 16:30)
3. Adrian Pajares Dominguez (Lazkao, 16:39)
Emakumeak
1. Aiara Garaialde Zeberio (Segura, 20:41)
2. Maider Unanue Aranburu (Lazkao, 20:50)
3. Ainhoa Goikoetxea (Lazkao, 20:52)
LEGAZPI (5. KROSA, 4.600 METRO)
Gizonak
1. Iñigo Uribetxebarria Agirre (Legazpi, 15:17)
2. Jon Telleria (Legazpi, 15:35)
3. Xabier Unamuno Iñurritegi (Legazpi, 15:47)
Emakumeak
1. Irati Zurutuza Renom (Legazpi, 17:26)
2. Mikele Zurutuza Renom (Legazpi, 18:54)
3. Idoia Agirre Olabide (Legazpi, 20:17)
LEGORRETA (32. KROSA)
Gizonak
1. Aitor Zunzunegi eta Gaizka Lasa elkarrekin helmugaratu ziren.
Emakumeak
1. Marian Garrancho
ORDIZIA (48. KROSA, 6.325 METRO)
Gizonak
1. Alexander Oiarbide (Ordizia, 18:43)
2. Urko Etxebeste Garin (Beasain, 19:40)
3. Samuel Vega Canales (Ordizia, 20:01)
Emakumeak
1. Elene Galparsoro Balda (Ordizia, 23:55)
2. Intza Arrondo Azkona (Ordizia, 23:57)
3. Izaro Rubio Lasa (Ordizia, 24:07)
URRETXU-ZUMARRAGA (10. KROSA, 5.000 METRO)
Bikoteka
1. Argider Txurruka eta Urtats Azpitarte (Elgeta-Elorrio)
2. Batirtze Gabirondo eta Andoni Ormazabal (Urretxu-Zumarraga)
3. Antonio Carmona eta Vanessa Cerrajero (Azpeitia)
ZALDIBIA (I. KROSA)
Gizonak
1. Harri Rodriguez
2. Alar Mendizabal
3. Jokin Mendizabal
Emakumeak
1. Itziar Iraeta
2. Uxue Castellanos
3. Oneka Aiestaran
ZEGAMA (12. KROSA, 5.250 METRO)
Gizonak
1. Beñat Ibañez (Zumarraga, 16:15)
2. Jon Presa Herranz (Lasarte-Oria, 16:16)
3. Unai Mendizabal Lekuona (Zegama, 16:34)
Emakumeak
1. Ane Elzaurdia Mentaberri (Bera, 19:02)
2. Irati Goiburu Telleria (Zegama, 19:57)
3. Garazi Sampedro Arando (Atxondo, 20:05)