Bigarren arte eta artisautza azoka arrakastatsua, Zumarragan
Gabonen bueltan jende ugari hurbildu da 'Made in Urola' azokara. Saltzaileek balorazio 'positiboa' egin dute.
Goizeko 10:00etan ireki ditu ateak bigarren ‘Made in Urola’ arte eta artisautza azokak. Abenduaren 22an egin zen merkatuaren lehenengo edizioa, eta aldi hartan bezala, gaurkoan ere, jende andana hurbildu da Zumarragako Euskadi plazara.
Asko izan dira gabonetako azken opariak egiteko aprobetxatu dutenak. Gerturatu direnek aukera zabala izan dute erosketak egiteko: belarritakoak, poltsak, xaboiak edota sendabelarrez eginiko ukenduak, besteak beste. Azoka 15:00ak bitarte egon da irekita eta bigarren aldi honen balorazio “positiboa” egin dute saltzaileek.