Aitziber Makazaga eta Egoitz Berasategi, Legazpiko Errege Bola Sariko txapeldunak
Danantzako bola elkarteak antolatuta, Errege Egunean jokatu zen, 29 bolariren partaidetzarekin. Herriko hasi berrientzako sariak ere izan ziren.
Danantzako klubak antolatzen duen Legazpiko Errege Bola Sariaren aurtengo edizioak baditu txapeldunak. Atzo goizean jokatu zen txapelketa, 29 bolariren partaidetzarekin, eta Zeraingo Aitziber Makazagak eta Segurako Egoitz Berasategik irabazi zuten.
Herrialde osoko bolarik parte hartu dute 41. ediziora iritsi den txapelketa honetan. Emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako sariak izan dira, eta aurten lehen aldiz, sari bereziak ere banatu ditu antolakuntzak, herriko hasi berrientzat, hain zuzen. Horien artean Ibon Berasategi izan da irabazlea, eta Kasi Bezunartea bigarrena.
Hau izan da sailkapena:
Emakumezkoak:
1. Aitziber Makazaga (Zerain)
2. Miren Makazaga (Zerain)
3. Garbiñe Alustiza (Zerain)
4. Nekane Etxeberria (Altza)
Gizonezkoak:
1. Egoitz Berasategi (Segura)
2. Juan Mari Iñurritegi (Legazpi)
3. Juan Pedro Agirre (Legazpi)
4. Juanjo Aizpiolea (Zerain)