Egur lanketa ikastaro berria emango du Txirbil elkarteak
Bihar hasi eta hilaren 17ra arte eman behar da izena, Kultur Etxea. Ikastaroak 24 orduko iraupena izango du, eta hilaren 20an hasiko da.
Legazpiko Txirbil elkarteak egur tailla ikastaro berria jarri du martxan. Hilaren 20an hasita, 24 orduko iraupena izango du, eta bihar, hilak 8, irekiko da izenak emateko epea, hurrengo asteko ostiralera arte. Kultur Etxean eman behar da izena.
Saioak astelehenetan izango dira, eta bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Txirbilek San Ignazio auzoko eskola zaharretan duen egoitzan emango dituzte.
Ikastaroaren kostua 40eurokoa da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.