Izadi Zaleak Oñatirantz joango da igandean, Hartzaren ibilbidearen laugarren etapa egiteko
Arrikrutz eta Oñatiko Olakua auzoko 17 kilometroko ibilbidea egingo dute, Arantzazutik eta Biozkorniatik igarota. Gaur eta ostegunean eman behar da izena.
Izadi Zaleak elkarteko kideak Oñati aldean ibiliko dira igandean, GR-289 Hartzaren Urratsa ibilbidearen laugarren etapa egiten. Etapa honek 17 kilometroko luzera eta 850 metroko desnibela ditu. Izadi Zaleak elkarte ondotik abiatuko dira autobusez, 07:30ean, eta bazkaltzeko itzuli.
Gaur eta ostegunean eman behar dira izenak elkartean, 18:30etik 19:30era.