Ardantza ingurua garbitzera deitu dituzte herritarrak
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/gabiriako_herri_gunea.jpg)
Gabiriako kaskotik Madariaga gaineraino doan Ardantzako herribidea auzolanean garbitzeko deia zabaldu die herritarrei Gabiriako Udalak. Urtarrilaren 11n, larunbata, elkartuko dira eta goiz osoa igaroko dute bertan, 08:30ean hasita. Gabiriako bizilagunek oso errotuta dute natura eta jasangarritasunaren kontzientzia, izan ere, 2019. urtetik behintzat, maiztasun handiarekin egiten dituzte herriko azpiegitura eta herri bideak konpondu eta garbitzeko auzolanak.