Beasaingo Udal Euskaltegiko matrikulazio epea irekita
Urte berria hastearekin batera, Beasaingo Udal Euskaltegiak matrikulazio epea ireki du. Atzo ireki zuten, eta hilaren 10era arte, ostiralera arte, egongo da zabalik. Maila guztiak eskaintzen dituzte, A1etik C2ra. Mintzamena lantzeko taldeak ere badaude. Ordutegi malgutasuna eskaintzen dute, eta berehala hasteko aukera. Jose Migel Iturrioz kalean (Lanbide parean) dago euskaltegia. Bertara jo dezakete interesa dutenek, edo 943 02 81 00 telefono zenbakira deitu.