Odola ematen dutenei aitortza
Hamazazpi beasaindarrek intsigniak jaso dituzte. Datorren asteartea odola emateko eguna izango da, Urbietxeko egoitzan, 16:30etik aurrera.
Odola ematen duten Beasaingo herritarren ekarpena aitortu zuten 2024 urtea amaitzearekin batera udaletxean. Hamazazpi herritarri intsigniak banatu zizkieten 25 alditan baino gehiagotan odola eman izana eskertzeko. Hamabi gizonezkok eta bost emakumezkok jaso zituzten diplomak edota garaikurrak.
25, 40, 50, 60, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenak jaso zituzten aitortzak: 25 aldiz eman dute odola Andoni Dominguezek, Alazne Sotok eta Veronica Varelak; 40 aldiz Nekane Otegik eta Irene Segoviak; 50 aldiz Juan Angel Antonek, Francisco Javier Barandiaranek, Iker Barriocanalek, Elias Bustinduyk, Andoni Etxezarretak, Aurelio Herasek eta Jose Javier Mendizabalek; 60 aldiz Maria Rosario Campomanesek; 75 aldiz Joseba Andoni Erauskinek, Jesus Maria Llorentek eta Martin Urkiolak; eta 100 aldiz Jose Antonio Rodriguezek.
Urte amaieran Axun Goikoetxea legorretarraren ordez kargua hartu zuen Ana Merchan Goierriko Odol Emaileen delegatua ere izan zen ekitaldian.
Deialdia astearterako
Hurrengo astean odol emateekin jarraituko dute. Urtarrilaren 14an, asteartean, odola emateko eguna izango da, Urbietxeko egoitzan, 16:30ean hasita. Hitzordua zehazteko 943 31 70 91 telefono zenbakira deitu daiteke.