Sukaldaritza begetarianoko ikastaroa, Ortizekin
Sukaldaritza begetarianoan sakontzeko ikastaroa eskainiko du Miriam Ortizek Seguran. Urtarrilaren 20an hasi eta apirilaren 7ra arte luzatuko da eta astelehenero eskainiko ditu saioak, 17:30etik 19:30era Zopa Jale elkartean. Doakoa da, baina zena eman beharra dago kultura@segura.eus-en edo udaletxean, urtarrilaren 14a baino lehen.